Urremendik gestore turistiko digital bat estreinatu du eskualdeko produktu eta zerbitzu turistikoen eskaintza osoarekin

  • 42 hazbeteko monitore bat da, Gernikako Juntetxetik gertu dagoen lokal baten erakusleihoan kokatuta dagoena eta erabiltzaileek oso erraz nabigatu ahal izateko diseinu praktiko eta funtzionala duena.
  • Hasiera batean, 30 produktu / zerbitzurekin hasiko da. Sistema euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez erabili ahal izango da.
  • Gestore turistiko hau martxan jartzea Urdaibaiko Turismo Jasangarriaren Europako Gutunaren Plan Estrategikoaren ekintza-planaren barruan aurreikusitako beste ekintza bat da.

Urremendi Landa Garapenerako Elkarteak bere zerbitzuak hobetu ditu turismo-kudeatzaile berri bat martxan jarriz. Ukipenezko pantaila bat da, eta elkarteak Gernikako Juntetxetik gertu duen lokaleko erakusleihoan jarri du. Zerbitzu berri honen bidez, Busturialdea-Urdaibaiko herritarrek zein eskualdea bisitatzen dutenek eskualdeko turismo-eskaintza osoa izango dute eskura.

Urremenditik egiten ari garen eraldaketa digitalaren prozesuko beste urrats bat da. Era berean, neurri honekin gure turismo-enpresen, ostatuen, jatetxeen eta turismo aktiboko enpresen, denda, lehen sektorearen… garapen ekonomikoa sustatzen jarraitzen dugu, eta hori guztia, modu orekatu eta jasangarrian«, azpimarratu du Ager Lejarretak, Urremendiko presidenteak.

Zerbitzuak diseinu erraza, praktikoa eta funtzionala izango du, erabiltzaileek oso modu erraz eta intuitiboan nabigatzeko aukera izan dezaten. 42 hazbeteko ukipen-monitore bat du, edukiak ezin hobeto ikusi ahal izateko eta sistemarekin ahalik eta modu praktikoenean elkarreragiteko. Sistema euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez erabili ahal izango da.

Gestore turistikoak helburu bikoitza du: alde batetik, erabiltzaileari eskualdeko turismo-produktuen eta -zerbitzuen eskaintza zabala eskaintzea; eta, bestetik, erabiltzaileei eta haien lehentasunei buruzko informazioa biltzea. Informazio hori, gero, ebaluazio estatistikoak egiteko erabiliko da, eta, era berean, turismo-bulegoetako aurrez aurreko kontsultetan jasotako gainerako datuekin batera artxibatuko da.

URDAIBAI COMO ATRACTIVO TURÍSTICO SOSTENIBLE

El proyecto recoge tanto la posibilidad de ofrecer productos y servicios de las empresas turísticas locales, como la de descubrir a ojos del turista y excursionista, los espacios que puede visitar.

Es por ello, que el nuevo gestor turístico mostrará contenidos audiovisuales vinculados a la Reserva de la Biosfera de Urdaibai con el fin de activar al visitante la percepción de los diversos espacios naturales que puede visitar.

Ante el interés que pueda generar la visión de estos contenidos audiovisuales, el sistema facilitará a la persona usuaria diversos canales para obtener más información, como puede ser, dirigirse a la Oficina de Turismo de Gernika donde podrán informarle y aconsejarle sobre las diversas ofertas de la localidad, así como la entrega de planos turísticos, por ejemplo.

Cabe señalar que el abanico de productos y servicios que se gestionarán a través de este sistema cumplirán estrictamente con los objetivos marcados en la Carta Europea de Turismo Sostenible. Recordamos que el pasado 1 de julio, la Reserva de la Biosfera de Urdaibai se acreditó como primer destino turístico sostenible de Euskadi, tras adherirse a dicha carta. Igualmente, 16 empresas turísticas de la comarca también recibieron su certificado de adhesión. Esta acreditación supone una hoja de ruta para desarrollar un turismo enfocado a los principios del ecoturismo, basados en el respeto al entorno ambiental, social y económico del lugar.