URREMENDI, JAI ALAI WINTER SERIES TXAPELKETAREN FINAL HANDIAN PRESENTE EGON DA ESKUALDEKO PRODUKTUEN DASTAKETA BAT ANTOLATUZ

El Campeonato Jai Alai Winters Series se ha convertido en una ilusionante ola para la cesta en Euskal Herria. Ayer domingo, Gernika vivió otra tarde memorable de cesta punta en un frontón que volvió a tener las gradas a rebosar con más 1.700 espectadores.

Goikoetxea-Aimar eta Erkiaga-Zabala bikoteek neurtu zituzten indarrak, azken hauek izan ziren garaile. Giro bikain eta txapelketa handi batez disfrutatzeaz gain, Urremendi Landa Garapen Elkarteak ere bere protagonismoa izan zuen. Izan ere, frontoiko lehen solairuan, “Urdaibaiko Esentziak” izeneko dastaketa goxoa antolatu genuen. Hala, Busturialdea eskualdeko gastronomia, gure ekoizleak eta produktuak ezagutzera eman ziren txapelketako antolakuntzak martxan jarritako “The Jai Alai VIP Experience” delako jadueraren baitan.

Eskualdeko kalitate handiko janari eta edariez gozatzeko aukera paregabea eskaini genuen, bertoko gazta, gilda, barazki, ezti, hegaluze, okela eta ogia, besteak beste:
• ZabalEKO Urdaibai baserriko gildak (Mundaka)
• Ceviche Nikkei Campos-eko atuna (Bermeo)
• Lapikote Baserriko porruak ozpinetan olizo-perlakin (Kortezubi)
• Iturbe Anaiak-en txahala saltzan patata-puriegaz (Busturi)
• Maume (Muxika) eta Bizkaiganeko (Errigoiti) gaztai desberdinak Kortezubiko eztiarekin eta intxaurrekin.
• Ogia Oraska-koa (Errigoiti)

Eta edariari dagokionez, eskualdekoak diren 9 txakolin izan ziren protagonista, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapenaren barruan batuta daudenak guztiak:

• Itsasmendi Upategia- Gernika-Lumo
• Berroja Upategia – Muxika
• Talleri Berria Upategia – Morga
• Merrutxu Upategia – Ibarrangelu
• Egala Txakolina– Gautegiz Arteaga
• Lapazaran Upategia – Muxika
• Amunategi Upategia- Busturia
• Urdaibai Txakolina – Arratzu
• Hasi Berriak Upategia- Ibarrangelu

Previamente, las personas que participaron en esta experiencia realizaron una visita guiada por el emblemático frontón Jai Alai de Gernika y asimismo, pudieron conocer a pie de cancha cuestiones relacionadas con la práctica de la cesta punta de la mano de Diego Beaskoetxea, deportista de élite en activo.